XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- 1 Mota. Eraikin isolatua bakarkako edo bateango kokamenean, erabileratarako zuzendua: - Famili bakarreko etxebizitza isolatua.

- Gainerako erabilera osagarriak.

- 2 Mota. Bi etxebizitzako eraikina, famili bakarreko pareatuan edo bateango isolatua, bakarkako edo bateango kokapenean erabilera osagarriekin.

- Lurzatiaren tamainuaren arabera baimendutako eraikuntza motak.

- 1 Mota: 3.000 metro karratutik beherako hedaduradun lurzatietan.

- 1 eta 2 Motak: 3.000 metro karratutik gorako edo berdineko hedaduradun lurzatietan.

- Lurzati txikiena.

- Lurzatiaren tamainuari eta bere eraikuntza- eta repartzelazio posibilitateei buruz partzelazio unitate txikiena eta lurzati eraikigarri txikiena kontzeptuak jartzen dira.

- Partzelazio unitaterik txikiena edo lurzati txikiena banakako funtsak eraikitzeko.

- Zoluaren Legearen 94 eta 95 ataletan ikusitako ondorioetarako, baimendutako eraikuntza moeten arabera, partzelazio unitaterik txikienak edo banakako lurzati txikien jarraiangoak finkatzen dira: Eraikinak 1 Mota: 1.500 metro karratu. Eraikinak 6 Mota: 3.000 metro karratu.

Hala ta guztiz, baldin funtsa amak Arau hauen behin betiko onarpenaren aurretiko eraikinen bat badauka, hura barne duen funtsa berriak bi hedadura hauetako handiena lortuko du: Dagoen etxebizitza bakoitzeko 800 metro karratu (edo ez etxebizitzako eraikinagatik).

Eraikitako bolumena irentsitzeko gai dena oraingo Arauen parametroak aplikatuz.

Baita ere lurzati bat zatikatu ahal izango da bertatik irtetzen diren erlo batzu edo guztiak inguruko lurren jabeek erosten dituztenean, bateratzeko eta funtsa berriak sortzeko asmotan.

Hala denean etxebizitza lurzati askea (ez bildua) ez da inoiz jarraiangoak baino txikiagoa izango: - Eraikinik ez badauka: 1.500 metro karratu.

Arau hauen behin betiko onarpenaren aurretiko eraikinen bat baldin badauka jarraiango bi hedadura hauetako handiena: aurkitzen den etxebizitza bakoitzeko (edo ez-etxebizitza eraikinagatik) 800 metro karratu, edo oraingo Arauen parametroak aplikatuz eraikitako bolumena irentsitzeko gai dena.

- Lurzati eraikigarri txikienataz kontsideratzen da: - Arau hauen behin betiko onarpen unean dagoena bertan jarraiango baldintzetakoren bat ematen denean: 800 metro karratuko hedadura berdina edo handiago bat izan dezala.

800 metro karratu, mugakide den erlo bat bateratu bidez, lor dezala, aurreko idazatian izendatutako baldintzetan.

800 metro karratu lortu gabe, eraikitako edo leku zabalak, bide publikoak, antolapidetza eta/edo ez-urbanizatzeko zoluaren guneak bezala sailkatutako lurrez inguratua egon dadila.

Sorketa berrikoa, aurreko idazatian partzelazio unitate txikiena edo lurzati txikiena, bakarra, bezala zermugatua.

Eraikinen arteko alderik txikiena: 6 metro.

Gainerako baldintzak Sendestu gabeko guneari dagozkionak.

C.- Industrialdeak.